Orain ederki gaudeke maitatuz,
Ederki bai ederki laztanduz,
Ederki bai ederki maitatuz.
Ene! Eukiko bazinduket betirako
Nere aurrean ene maitea sekulako
Ene maitea sekulako...
Ene maitea sekulako!
Gure urteak ordea ba’dijoazte
Gure eriotzak ere ba datozte...
Ba’dijoazte gure urteak
ta ba’datozte gure eriotzak.
Ba’dijoazte ta ba’datozte
Bai! ba’dijoazte ta ba’datozte.
Gu biotakon bat iltzen geranean
Illik nere aurrean ikusiko zaitudanean
Nere mingañak mintzatuko dizunean
Ta zuk erantzungo ez nazunean,
¿Noiz entzungo det, ene maitea,
Noiz zure erantzuna, ene maitea?
Beiñere ez, ene maitea!
Beiñere ez, ene maitea!
Baliteke gure gorpuak illobian
Arkitzera bata beste ondoan,
Orain mintzatu dezakegu
Zorionean arkitzen gera gu.
Ordun, mingañe mututurik
Egongo gera betirako ixilik...
Betirako xilik
Biok alkarren ondoan gaudelarik...
Betirako ixillik
Biok alkarren ondoan gaudelarik.
Neure gorputzaren aragi ustela
gerta daiteke zuaitzaren elikatura
Zeurearena ere bai
Beste batentzat jangai.
Zuaitz oiek biak
Emango dituzte igaliak
Igali oiek berriz
Odol biurtuko dira noski
Gizon bietan segurki.
Gizon bi oiek asarretuz, baliteke
Bata bestearen odolak alkartu daitezke
Ta bi odol tanta aiek
Ta bi odol tanta aiek
Geureak izango dira...
Ta asarrean laztanduko dira
Asarrean, ene maitea!
Asarrean, ene maitea!
Gure ezurrak lurpean daudelarik
Aragi gaberik,
Ludi au puskatuko balitz,
Zatitu puzketan ainitz,
Ta puska bat illargiratu
Ta besteak berriz galdu...
(Eziñezkoa izanagaitik,
Eziñezkoa izanagaitik)
Ala ere biok berriz alkartu
Puska ortan gerala Illargiratu
Zure belaun ezurrak nere aurka
Ta eusten dudan bezela orain gerritik
Alkartu berriz gure bion gorputza
Alkar joz daudelarik bizkar ezurretik
¿Usten al dezu mintzatuko giñukela?
¿Usten al dezu maitatuko giñakela?
Ez ene maitea! ez ene maitea!
Eriotzak kenduko digu betirako elea!
Ta alkar ikusteko mendea
Beti betirako, ene maitea!
Beti betirako, ene maitea!
Oldozten det, oldozten det au maiz
Ta erotu bearrean jartzen naiz!
El Día, 1935-XII-4
El Día-n: «Maitasuna eta Erriotza»